187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LAS PALMAS KANARIA HANDIKO LAN ARLOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 97/2014 prozedura

Inés Herrera Cubas andrea, Las Palmas Kanaria Handiko Lan arloko 4. epaitegiko idazkari judiziala, Florentina Sánchez Baez andreak eskatuta Farclose, S.L.ren eta Aplicaciones Técnicas de Europa, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 97/2014 prozeduran, dekretua eman da 2014ko uztailaren 31n, eta haren aurka ondoko errekurtsoa jar daiteke:

“Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean, epaitegi honi zuzendua. Ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da”.

Eta Farclose, S.L.ri eta Aplicaciones Técnicas de Europa, S.L.ri legez jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Las Palmas Kanaria Handiko Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Orobat, jakinarazten zaie ebazpenak osorik eskura dituztela epaitegi honetako Idazkaritzan eta, hurrengo komunikazioak egiteko, ebazpenaren kopia jarriko dela bulego judizialean.

Las Palmas Kanaria Handikoan, 2014ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Inés Herrera Cubas.

Iragarkiaren kodea: J1411979