187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FONTELLAS

Oposizio-lehiaketa murriztua, Udal honetako zerbitzu anitzetako ofiziala izateko lanpostu bat, C mailakoa, Udaleko D mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Fontellasko alkateak 27/2014 Ebazpena eman du 2014ko irailaren 18an. Hona hemen:

2014ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, Udal honetako zerbitzu anitzetako ofiziala izateko lanpostu bat, C mailakoa, Fontellasko Udaleko D mailako funtzionarioen artean, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillan lanposturik gehitu gabe betetzeko deialdia. Haren 4.1 oinarrian xedatuarekin bat eta izangaiaren aitorpenean oinarriturik, alegia, deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean,

Eta Alkatetzak 4.1 oinarrian esleiturik dituen eskumenak kontuan harturik,

EBATZI DUT:

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

ZARDOYA HUGUET, FRANCISCO JAVIER

Baztertuak: inor ez.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita hamar egun balioduneko epea izanen da erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin bada, horiek zuzentzeko.

Fontellasen, 2014ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1412716