187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 131/2014 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 131/2014 prozesuan betearazpen autoa eman da 2014ko uztailaren 15ean eta dekretua uztailaren 16an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Suministros Eléctricos Navarros, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa eta berrikustekoa jar daitezkeela, hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1411960