187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

443/2014 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena 2014-2015 ikasturtean Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren arabera garatuko dela “Automatizazioa eta robotika industriala” goi mailako prestakuntza zikloaren eskaintza, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 229/2014 Ebazpenaren bidez ezarria.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren bidez ezarri zen, 2014-2015 ikasturterako, Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloaren eskaintza, urrutiko lanbide heziketaren modalitate gisa, beste autonomia erkidego batzuekin elkarlanean garatu beharrekoa.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena 2014-2015 ikasturtean Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloaren eskaintza Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren arabera garatzeko, zeren urrutiko on lineko lanbide heziketaren eskaintza hori egiteko autonomia erkidegoen artean behar diren hitzarmenen tramitazioak ez baitu biderik ematen ikasleak onartzeko eta kurtsoa hasteko prozedura egiteko ikasleak ikas prozesua behar bezala garatzeko moduan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren arabera ezartzea 2014-2015 ikasturtean “Automatizazioa eta robotika industriala” goi mailako prestakuntza zikloaren eskaintza, ebazpen honen 1. eranskinean adierazi bezala.

2. 2014-2015 ikasturtean, Lanbide Heziketako irakaskuntzak urrutiko on lineko modalitatean, Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloa eginen duten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onestea, ebazpen honen 2. eranskinean zehazten direnak, hain zuzen ere.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Informazio eta Dokumentazio Bulegora, Eskolatze Bulegora eta ukitutako ikastetxera.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko irailaren 16an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Urrutiko on lineko Lanbide Heziketaren eskaintza,
Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako
prestakuntza zikloa, 2014-2015 ikasturtea

1.–Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 19an emandako 122/2010 Foru Aginduaren araberako eskaintza.

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren arabera egiten da Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloaren urrutiko on lineko Lanbide Heziketaren eskaintza.

Honako hau da Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloaren moduluen eskaintza 2014-2015 ikasturtean:

1. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

2. Potentzia sistemak.

3. Industria-informatika.

4. Ingelesa.

1etik 4rako zenbakiez, biak barne, seinalatutako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2014-2015 ikasturtean.

2.–Zentroa.

PRESTAKUNTZA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Automatizazioa eta robotika industriala

“San Juan-Donibane” I.B.

Iruña

2. ERANSKINA

Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza
zikloan 2014-2015 ikasturtean onartua izateko prozedura
arautzen duten oinarriak

1.–Ezaugarri nagusiak.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean ezarritako oinarrietan araututakoa da ikasleak onartzeko prozedura, ondokoan izan ezik:

1.1.–Onarpen prozeduraren epeak, egutegia eta jarraibideak.

Epe bakarra dago, epe arrunta hain zuzen, Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloan onartua izateko, urrutiko on lineko Lanbide Heziketaren modalitatean.

Honako hauek dira onarpen prozesuaren datak:

–Izena emateko epea (eskaerak jasotzekoa): irailaren 29tik urriaren 2ra, 14:00ak arte.

–Behin-behineko zerrenda argitaratzeko epea: urriaren 7a.

–Behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea: urriaren 8tik 10era, 14:00ak arte.

–Behin betiko zerrenda argitaratzeko epea: urriaren 14a.

–Ikaslearen matrikula: urriaren 15etik 17ra, 14:00ak arte.

–Ikasturtearen hasiera: urriaren 20tik 24ra bitartean.

Ikasleak onartzeko prozesuaren jarraibideak dira Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren 3. eranskinekoak, (ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko on lineko modalitateko Lanbide Heziketako eskaintza ezarri zen eta onarpen prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, 2014-2015 ikasturterako).

1.2.–Eskaeren aurkezpena.

Eskatzaile bakoitzak behar bezala beterik aurkeztu beharko du prestakuntza ziklo bakar bati egokituko zaion eskaera bat. Horrek bat eginen du, Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako prestakuntza zikloaren kasuan, 3. eranskinean ezarritako ereduarekin, eranskin honetako 1.1 oinarrian ezarritako egunetan. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

Zer ikastetxetan eskaintzen diren aukeratu diren heziketa zikloa eta moduluak, haren bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera, edo telematika bidez.

Ondokoari dagokionez, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 4. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio:

a) Zein modulutarako ez den inskripzioa eskatu behar.

b) Gainditutako moduluen baliozkotzea edo aitortza eskatzeko jarraibideak.

c) Moduluak baliozkotu eta aitortzeko prozedura.

d) Moduluak hautatzeko jarraibideak.

Aldez aurretik, ona da Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko web orrian kontsultatzea eskaintzen diren moduluen ezaugarriak eta orientazioak jasotzen dituzten dokumentuak.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-online.

2.–Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

3. eranskina

Lanbide Heziketa urrutiko on lineko modalitatean, 2014-2015 ikasturtean
Automatizazioa eta robotika industriala goi mailako zikloan izena emateko eskaera

San Juan-Donibane IB (Iruña)

Irakurri erantsitako argibideak, inprimakia bete aurretik

IKASLEAREN DATUAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NANa/Pasaportea/AIT:

Jaioteguna:

O Gizonezkoa O Emakumezkoa

Jaiolekua: (herria, probintzia, herrialdea)

Helbidea: Kalea/Plaza: ............................................................... Zk.: Pisua:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

1. telefonoa: (finkoa)

2. telefonoa: (sakelakoa)

Helbide elektronikoa:

Erantsi beharreko dokumentazioa:

NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia

SARBIDEA

ZUZENEKOA

Batxilergo-titulua edo baliokidea.

Goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista, unibertsitateko titulua edo baliokidea.

Ikasketa espedientearen batez besteko nota: ______________________________________

PROBA

Goi mailarako sarrera-proba

Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat

Probako nota: .................. _____________________________________________________

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Tituluaren fotokopia, edo proba gainditu izanaren ziurtagiriarena.

Ikasketa espedienteko batez besteko notaren fotokopia.

IKASPOSTUAK GORDETZEA

Goi errendimenduko kirolaria

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Goi errendimenduko kirolariaren ziurtagiriaren fotokopia.

Minusbaliotasunaren egiaztagiriaren fotokopia

Desgaitasuna

IKASLEAK 2014-2015 IKASTURTEAN ONARTZEKO IRIZPIDEAK

LEHEN TALDEA

2013-2014 ikasturtean ziklo honetan matrikulatutako ikasleak, urrutiko on lineko modalitatean.

Gainditutako moduluen kopurua: __________________________________________________________________

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Ziklo hau Nafarroan egin dutenek ez dute dokumentaziorik erantsi beharko.

Ziklo hau beste autonomia erkidego batean egin dutenek ziurtagiri akademikoaren fotokopia erantsi beharko dute, gainditutako moduluetako notak dituztela.

BIGARREN TALDEA

2012-2013 ikasturtean edo aurrekoetan ziklo honetan edozein modalitatetan matrikulatutako ikasleak; edo ziklo honetako lanbide prestakuntzetako gaitasun-atalen bat frogatu dutenak.

Gainditutako moduluen edo egiaztatutako gaitasun-atalen kopurua: ______________________________________

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Ziklo hau Nafarroan egin dutenek ez dute dokumentaziorik erantsi beharko.

Ziklo hau beste autonomia erkidego batean egin dutenek ziurtagiri akademikoaren fotokopia erantsi beharko dute, gainditutako moduluetako notak dituztela.

Gaitasun-atalen bat egiaztatuta dutenek horren fotokopia erantsi beharko dute, dagokion lan administrazioak emana.

HIRUGARREN TALDEA

Lan esperientzia duten izangaiak; urtebetekoa, gutxienez ere, lanaldi osoan, ziklo honekin zerikusia duena.

Lan egindako egun kopurua: _______________________________

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua (laneko denbora) edo lan mutualitatearena, eta

Enpresaren ziurtagiria (iraupena eta jarduera adierazita).

LAUGARREN TALDEA

Lan esperientzia duten izangaiak; urtebetekoa, gutxienez ere, lanaldi osoan, ziklo honekin zerikusirik ez duena.

Lan egindako egun kopurua: _______________________________

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua (laneko denbora) edo lan mutualitatearena

BOSGARREN TALDEA

Lan esperientziarik gabeko izangaiak, edo lanaldi osoko urtebetetik beherakoa dutenak.

MODULU ESKAERA 2014-2015 IKASTURTERAKO

ESKAINITAKO MODULUAK:

Gomendatutako ibilbidea

Zenbatsu ordu astean:

Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak

1.a

10

Potentzia sistemak

12

Industria-informatika

5

Ingelesa

3

Behean sinatzen duenak adierazten du eskaera formalizatzeko unean ...... ordu dituela astean ikasketa hauetarako.

Ikastetxeko zigilua

................(e)n, 2014 (e)ko ....................... aren ..... (e)an

Interesdunaren sinadura

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

Prozesu guztirako jakingarriak

1. Honako hau da ikasleak onartzeko araudia:

–Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 19ko 122/2010 Foru Agindua (2010eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa).

–Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 23ko 236/2011 Foru Agindua (2012ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 11koa).

–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpena.

–Ebazpen hau.

Epe arrunterako jakingarriak

2. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztuko du, behar bezala betea, aukeratu duen ikastetxean, edo telematika bidez. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

3. Kontuan hartu beharreko epeak:

–Eskaerak eta baremoari loturiko dokumentazioa irailaren 29tik urriaren 2ra arte aurkeztuko da, 14:00ak arte.

–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean argitaratzea: urriaren 7a.

–Onartuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak urriaren 8tik 10ra eginen dira, 14:00ak arte.

–Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea: urriaren 14a.

–Matrikulazioa: urriaren 15etik 17ra, 14:00ak arte. Matrikula epe barrenean egiten ez duten ikasleek esleitutako ikaspostua galduko dute.

Eskabidea betetzeko jakingarriak

4. Irakurtzeko moduko letra larriz betetzea.

5. Ikaslearen datuak:

–2014an 20 urte eginak dituztenek bakarrik aurkezten ahal dute izena emateko eskaera.

–Izen-deiturek identitatea frogatzen duen dokumentazioan ageri direnak izan behar dute.

–Ezinbestekoa da posta elektronikoa kurtsoa egiteko. Norberak erabiltzeko posta izan behar du, inorekin partekatzen ez duena.

6. Sarbidea.

–Ikasketetarako sarbidea adierazi beharko da: zuzeneko sarbidea edo proba bidezko sarbidea.

–Zuzeneko sarbidea: titulurik handiena adierazi beharko da. Ebazpen honen 1. eranskineko 7. oinarrian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da ikasketa espedientearen batez besteko nota.

–Proba bidezko sarbidea: sarbideko zer proba gainditu den adierazi beharko da. Proba gainditu izanaren ziurtagirikoa izanen da probako nota.

7. Ikaspostuaren erreserba.

–2 ikaspostu erreserbatzen dira modulu bakoitzeko errendimendu handiko kirolarientzat, eta beste 2 desgaitasunak dituztenentzat.

8. Ikasleak 2014-2015 ikasturtean onartzeko irizpideak.

–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 2. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ezarriko da lehentasunezko zerrenda.

–Bost taldeetako batean sartzeko eskatu beharko da, eta dagokion dokumentazioa erantsi.

9. Modulu eskaera 2014-2015 ikasturterako.

–Ziklo horri buruzko informazioa poliki irakurri, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren 10. eranskinean dagoena.

–Gehienez ere 4 modulutan inskribatzeko eskatzen ahalko da. Ez da gomendatzen 4 modulutan baino gehiagotan matrikulatzea, horrek astean 30 orduko dedikazioa eskatzen baitu.

–Ona da astean diren ordu errealen kopurua baloratzea ikasketa hauetan aritzeko, laneko eta/edo familiako eginkizunak bateratu ahal izateko egin gogo den prestakuntzarekin.

Iragarkiaren kodea: F1412652