2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea
Sartagudako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 6/2014 espedientea eta hura 2014ko urriaren 10ean Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Carlos Ena Martínezek, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren irailaren 16ko ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat. Hona hemen:
1.–Udal honetako zinegotzi José Ramón Martínez Benitoren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; eskuordetzak ebazpenaren egunetik aitzina izanen du eragina.
2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.
Sartagudan, 2014ko irailaren 16an.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1412691