187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea

Sartagudako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 5/2014 espedientea eta hura 2014ko urriaren 4an Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Carlos Ena Martínezek, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren irailaren 15eko ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat. Hona hemen:

1.–Udal honetako zinegotzi Elisa Aurora Ortega Sesmaren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Sartagudan, 2014ko irailaren 15ean.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1412676