187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Alkate eta zinegotzien ordainsariak

Olorizko Udalak, 2014ko irailaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Lehenbizikoa.–Udalkideendako ordainsari hauek onestea:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 200 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.060 euro urtean

–Batzordeetara eta bileretara joateagatik: 100 euro bilera bakoitzeko.

Bigarrena.–Alkateari 6.000 euro ordaintzea urtean, bere karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain.

Hirugarrena.–Xedatzea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguan aritzeagatik sortutako egiazko gastuen ordain, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira.

Laugarrena.–Aitzineko zenbakietan adierazitako zenbatekoak urtero eguneratuko dira, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15. artikuluak ezarri bezala.

Zazpigarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitara dadila.

Oloritzen, 2014ko irailaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1412606