187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2014ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza. Iragarkia 2014ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2014ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO ORDENANTZA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren xedea da pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek DBLOan arauturik daude, baita 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kendu ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Martzillako Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.

Lehenbizikoa.–Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

Pertsonen fitxategi orokorra, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak bigarren puntuko zerrendan agertzen diren fitxategi berrietan sartuko dira.

Biztanleen udal errolda, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Fitxategi honetako datu pertsonalak Biztanleen Errolda izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Ura.

Xede eta erabilera aurreikusiak: edateko ur horniduraren zerbitzua eskatu edo jasotzen dutenen datu pertsonalak biltzea. Emandako ur zerbitzua kudeatu eta hura kobratzeko erabiliko dira datuak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte idatziz eskabidean.

Norbanako edo talde ukituak: edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzen dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura, telefonoa.
  • Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Administrazio elektronikoa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: administrazio elektronikoan sartu eta tramiteak sarearen bidez egiteko aukera ematea.

Datuak non eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan horretarako prestatzen diren inprimakietan.

Norbanako edo talde ukituak: administrazio elektronikoaren erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, helbidea, sinadura, telefonoa.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kulturaren eta kirolen alorra.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Kulturaren eta Kirolen Alorrak antolatzen dituen programa, jarduera, ikastaro eta lehiaketen kudeaketa.

Datuak non eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak horretarako prestatzen diren inprimakietan edo ahoz.

Norbanako edo talde ukituak: kirol edo kultur jardueretan parte hartzen dutenak eta monitoreak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, telefonoa, helbidea, sinadura, irudia.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: komunikabideak eta sare sozialak.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Tokiko agenteen alorra.

Xede eta erabilera aurreikusiak: agenteen jarduketak kudeatzea: aktak, parteak, txostenak, salaketen tramitazioa etab.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, beste pertsona fisiko batzuek edo administrazio publikoek emanda. Bilketa egiteko prozedura ahozkoa izan daiteke, edo inprimakien bidezkoa edo beste administrazio batzuek jasotako jakinarazpenen bidezkoa.

Norbanako edo talde ukituak: tokiko agenteen esku-hartze edo jarduketaren batekin zerikusia duten lagun guztiak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, irudia.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Arau-hauste penalei buruzko datuak.
  • Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: organo judizialei, Foru Komunitateko beste organo batzuei, beste toki entitateei, segurtasun indar eta kidegoei, bidezko interesa dutenei.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Katastroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsulta eta ziurtagiriak ematea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa. Paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43. eta 44. artikuluetan araututakoaren arabera.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Hilerria.

Xede eta erabilera aurreikusiak: hilerriaren kudeaketa: kontrolatzea kontzesioak eta titularrak, titularkideak eta ehortziak eta titularraren kargura diren ordainagiriak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo beste pertsona fisiko batzuek emanda. Biltzeko prozedura, eskabidearen bitartez.

Norbanako edo talde ukituak: horma-hilobien edo hilobien titularrak, titularkideak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

0-3 urtekoen ikastetxea.

Xede eta erabilera aurreikusiak: 0-3 urtekoen ikastetxea kudeatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, ikastokia eskatzeko eta matrikula gauzatzeko inprimakiak beterik.

Norbanako edo talde ukituak: ikastetxean inskribaturiko haurrak eta haien gurasoak. Ikastokia eskatzen dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: altua.

Zirkulazioa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzea eta zirkulazio zerga kobratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafikoko Zuzendaritza Nagusitik, altak bidaltzen baitituzte, gestorietatik edo interesdunek berek emanda.

Norbanako edo talde ukituak: udalerrian erregistratuta dauden ibilgailuen titularrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Herrilurrak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: herrilurrak eta larreak eta haiei dagokien kobrantza kudeatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, herrilurrei buruzko eskaera idatziz egitean.

Norbanako edo talde ukituak: herrilurren eta larreen esleipena hartu duten herritarrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian eta automatizatuta.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Aurrekontuen kontabilitate publikoa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: kontabilitate publikoaz eta aurrekontuenaz arduratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte kontabilitateko dokumentuak aurkeztean.

Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Kontuen Ganberari eta bidezko interesa dutenei.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Harremanak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harremanen bat duten pertsonekin eta herritarrekin harremana izateko agenda; bereziki, posta elektronikoa erabiliz.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo hirugarrenek emanda. Ahoz, posta elektronikoz edo inprimaki bidez biltzen dira.

Norbanako edo talde ukituak: herritarrak eta beste pertsona batzuk, Udalak haiekin harremana izan behar duenean.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta arrunteko helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoak.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Espedienteen kudeaketa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: espedienteen kudeaketa: Udalean tramitatutako espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek, beste pertsona fisiko eta administrazio publiko batzuek emanda, datuak erregistratuz aurkezten diren dokumentuetan eta inprimakietan.

Norbanako edo talde ukituak: nornahi, Udalean egiten duen eskaerak edo jarduketak espediente bat abiaratzea ekartzen badu.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta arrunteko helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, IFZ, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: interesdunei.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

JEZ.

Xede eta erabilera aurreikusiak: jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kudeaketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, JEZen alta emateko eskabidearen bidez.

Norbanako edo talde ukituak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Lizentziak, baimenak, kontzesioak eta erabilerak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak ematen dituen obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk eta erabilerak kudeatu eta kontrolatzea. Tasaren kobrantza.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, beren datuak eskabidean erregistratzean.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, sinadura.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuei.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Biztanleen errolda.

Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Estatistika publikoaren eginkizuna.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.

Norbanako edo talde ukituak: Martzillako bizilagunak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, egoitza-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.

Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Toki Administrazioko beste organo batzuei, Segurtasun Indar eta Kidegoei.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Langileak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalaren zerbitzuko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuei aurrea hartzea eta osasunaren zaintza.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.

Norbanako edo talde ukituak: Martzillako Udaleko langileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa da, automatizatua tratamenduaz arduratzen diren hirugarrenen aldetik, eta paperean, Udalaren aldetik, alderdien arteko lan-harremanak sorrarazten duen dokumentazio guztia erregistratzen duelako.

Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Ogasun Publikoari eta zerga administrazioari.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Gainbalioak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kudeaketa eta kontrola.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo notariotzek emanda.

Norbanako edo talde ukituak: zerga hau ordaintzera beharturik dauden subjektuak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa diharduen.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Zakurren errolda.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Martzillako udalerrian zakurren errolda prestatu eta kudeatzea, horri buruzko ordenantzaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, ahoz edo inprimakien bidez.

Norbanako edo talde ukituak: udalerrian bizi eta zakurren jabeak edo edukitzaileak direnak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Sarrera-irteeren erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo beste entitate batzuek, entitatearen bulegoetan bertan, posta arruntaren bidez edo beste modu batean igorrita.

Norbanako edo talde ukituak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
  • Bestelako datuak: data.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Interesen erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Bidaia-sariak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta agiriez arduratzen den idazkariari egiaztagiriak ematean.

Norbanako edo talde ukituak: Martzillako Udalbatzako kideak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.

Erabilitako tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioa: zuzeneko bidezko interesa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko beste xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, eta, nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.

Organo arduraduna: Martzillako Udaleko Idazkaritza.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udaleko Idazkaritza.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bikote egonkorren erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaz arduratzea. Ziurtagiriak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, eskaera idatziz aurkeztuta erregistroan jasoak izatea eskatzen dutenean.

Norbanako edo talde ukituak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Martzillako Udalean erregistratuak daudenak eta helbidea bertan dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: erregistro liburua paperezko euskarrian eta automatizatua.

Datuen komunikazioa: epaileei eta epaitegiei.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Piperoen erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: piperoen erregistroa izatea, horien erabilera kontrolatzea eta horiei buruzko ordenantzan ezarritakoari egokitzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, erregistroan inskribatzeko eskatzen diren agiriak aurkeztean.

Norbanako edo talde ukituak: piperotako lokalen titularrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Diru-laguntzak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak emandako laguntza eta/edo diru-laguntzen kudeaketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte diru-laguntza eskuratzeko eskaera idatzia eginez eta horretarako behar diren agiriak aurkeztuz.

Norbanako eta talde ukituak: diru-laguntza eskatu eta/edo jaso dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura, faxa, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dira ematen.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Aparkatzeko txartelak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematearen gaineko kudeaketa, betebeharrak egiaztatzea, emandako txartelak kontrolatu eta mantentzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskabide baten bidez eta eskatzen den dokumentazioa hari erantsita eskaera egitean.

Norbanako edo talde ukituak: baliaezintasun iraunkorra duten gidariak eta haien zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, irudia.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Osasun arloko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: altua.

Bideozaintza.

Xede eta erabilera aurreikusiak: bideozaintza, segurtasunari begira.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: ukituek berek, haien irudiak grabaturik.

Norbanako edo talde ukituak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: irudia.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: ez da eginen, organo judizialek edo Estatuko segurtasun kidego eta indarrek eskatu ezean.

Organo arduraduna: Martzillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Hirugarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu fitxategiak deusezta eta sor daitezela, eta sortutakoak Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela.

Martzillan, 2014ko ……aren …………..(e)an

Iragarkiaren kodea: L1412394