187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Errazkingo 8. poligonoko 16. lurzatiaren gaineko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Larraungo Udaleko alkateak, 2014ko abuztuaren 26ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Errazkingo (Larraun) 8. poligonoko 16. lurzatiaren gaineko xehetasun azterlana, Jesús María Oreja Buldainek eta Izaskun Arratibel Pastorrek sustatua. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Larraunen, 2014ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

ARAUDIA

5.–Xehetasun azterlanaren idazketaren justifikazioa.

Eraikin berria “C” tipologian oinarritzen da, eta tokirako behar dituen egokitzapenak egin zaizkio, inguruan hobeki egokitu dadin, betiere diseinuari eta materialei buruz Larraungo Hirigintzako Udal Planeko ordenantzetan ezarritako baldintza orokorrak betez (arau subsidiario gisa 2000ko ekainaren 22an onetsi zen behin betiko).

Egokitzapen edo berezitasun horiei dagokienez, ordenantzen 108. artikuluan oinarritzen baitira, Udalari aldez aurretik haiei buruzko kontsulta egin zaio eta teknikarien oniritzia jaso dute.

Hortaz, xehetasun azterlan honek lurzatiaren konfigurazio fisikoa zehaztuko du, bai eta etorkizunean bertan eginen den eraikinarena ere.

“108. artikulua.–Ordenantzen kontzeptu orokorra.

Zaharberritzeko obra edo obra berri oro lurraldeko eraikuntza tipologiara egokitu beharko da; alegia, landa izaera izanen du, ia-ia Erdi Arokoak diren eraikuntza eta konposizio sistemekin, betiere armonia bilatuz material, bolumen, konposizio, eraikuntzako ezaugarri eta abarretan, lehendik dagoenarekin bat egin dezaten.

Xede horrekin, proiektu bakoitza ordenantza horietan ezarritako baldintzetara egokitu beharko da. Horietan jarraibideak ezartzen dira homogeneotasun arkitektonikoa lortzeko, herri-proiektuaren ideia bultzatu beharrez. Horrela, formen eta materialen sakabanaketa saihetsi nahi da, eraikinen eta beste elementu arkitektonikoen multzo inkoherenterik sor ez dadin.

Ordenantzek ohiko jarraibideak biltzen dituzte, lurralde honetako arkitektura tradizionaleko formei buruzkoak, baina bestelako bide berezi bat ere jasotzen dute, ordenantza hauetako beste alderdi batzuetan, Udalari hirigintzari buruzko kontsulta egitekoa, konponbide berritzaile eta, beraz, arriskutsuagoetarako.”

6.–Proposatutako antolamenduaren deskripzioa.

Tokiari dagokionez, eraikin berria egun bota nahi den eraikinaren mugen barruan dago, nahiz eta eraikuntza bolumena txikituko den, gaur egungo eraikinaren toki berean eta muga finkatuetan kokatzen da, baina inguruarekiko dituen baldintzak hobetuta.

Gaur egungo eraikinak 517 m² ditu eta eraiki nahi denak 280,90 m² sestra gainean eta 135.40 sestrapean.

Horrela, egun mehelina partekatzen duen eraikinetik bereizi nahi da, lagatzeko 45,60 m²-ko espazio publiko berriak sortuz, bertatik eraikinera sarbidea egiteko.

Beraz, eraikinaren egungo kokalekua mantentzen da, garaiera murriztuz eta mugakide dituen eraikinekiko distantziak hobetuz. Gainera, lurzati mugakidearekiko egoera hobetzeko, muga aldatu da auzoarekin hala erabakita.

Eraikinaren diseinuari dagokionez, kontuan hartu dira jasangarritasun irizpideak, argi gehien jasotzen den tokietan zulo edo leihorik handienak egitea aztertzerakoan, neguan eguzkiaren onurak jasotzeko, eta babestuta, udan gehiegi berotu ez dadin. Era berean, hain mesedegarriak ez diren aldeetan zuloak gutxitu dira, beroa ez galtzeko eta eraikina eraginkorragoa izan dadin.

Forma aldetiko baldintzek eta eraikina osatzen duten elementuen materialek bat egiten dute inguruan daudenekin; alegia, kareharria, egurra, zeramikazko teila... eta aipatutako ordenantzetan ezarritako elementuak eta materialak errespetatzen dituzte. Beraz, eraikina oso ongi barneratzen da hiri balbean eta arauen izpirituarekin bat egiten du.

7.–Urbanizazioa eta zerbitzuetako azpiegiturak.

Lurzati hau hiri lurzoru gisa sailkatua dago eta behar diren zerbitzu guztiak ditu, proiektatutako eraikinak egoki funtziona dezan.

8.–Eraikinaren diseinu baldintzak eta materialak.

Diseinuaren baldintzak atal honetan azaltzen dira eta horiek eraikin berriaren parametroak ezarriko dituzte.

A.–Ezaugarri orokorrak.

Eraikinak baldintza hauek bete beharko ditu:

–Oin laukizuzena izanen duen bolumen nagusi bakarrak osatuko du.

–Estalkia bi isurkikoa izanen da, eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra izanen da.

–Bi solairu izanen ditu: beheko solairua eta lehenengoa.

–Eraikinaren gehieneko garaiera 7.00 m izanen da, teilatu-hegal horizontaleraino neurtuta.

–Bolumen orokorraren zabalera 11 m-tik goitikoa eta 15 m-tik beheitikoa izanen da.

–Hondoa 15 metrotik beherakoa eta 8 metrotik gorakoa izanen da.

B.–Eraikinaren bolumena.

Eraikinaren bolumena adieraziko da grafikoetan adierazitako bolumen orokorraren puska bat okupatuz.

Edonola ere, bolumen orokorra bere garaiera guztiarekin adieraziko da alboetako fatxadetan.

Ezaugarri orokorrak eta fatxadakoak argiago adierazteko, txosten grafikoan eraikinaren konposizioa erantsi da, aldez aurretik Udalean kontsulta eginda onetsi baitziren.

Materialei dagokienez, Larraungo Hirigintzako Udal Planean adierazitako ordenantzetako baldintza orokorrak beteko dira.

Iragarkiaren kodea: L1411982