187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2014ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, 1. aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2014ko aurrekontuan, kreditu berezi baten bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraikiz. Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Xabierren, 2014ko irailaren 16an.–Alkatea, María Jose Guindano Laborda.

Iragarkiaren kodea: L1412665