187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

6. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean, aurrekontuan 6/2013 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6. aldaketa 2013ko aurrekontuan: Kreditu transferentzia

Gastuen aurrekontua:

2. kapitulua: Kontu-saila: 1.4512.22606 “Kultur jarduerak”. 1.332,36 euro beheititurik.

2. kapitulua: Kontu-saila: 1.611.22608.22606 “Geserlocal, derrigorrezko diru-bilketa agentzia”. 1.332,36 euro goititurik.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2014ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1412672