187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2 eta 3. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2014ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan 2 eta 3. aldaketak egiteko espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2014ko irailaren 16an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1412613