156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Atxikimendua 2010eko abenduaren 15eko esparru-hitzarmenari

Bidankozeko Udaleko alkate udalburu Alberto Mainz Urzainquik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak ematen dion eskumenaren indarrez, ebazpena eman du aditzera emateko Bidankozeko Udalaren atxikimendua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean sinaturiko esparru-hitzarmenari.

Ikusirik 2010eko abenduaren 15ean sinatu zela Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuaren arteko esparru-hitzarmena. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, baita 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, martxoaren 18an.

Ikusirik 2013ko uztailaren 24ean, Bidankozeko Udalak eskatu zuela hitzarmen horri atxikitzea.

Kontuan harturik esparru-hitzarmenaren hamabigarren klausulak dioela onartutako toki entitateen atxikimendu eskaerak, behin protokoloa sinatuta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar direla. Horri dagokionez, aipatu esparru-hitzarmenaren hamargarren klausulak dio esku hartzen duten administrazioen eta esparru-hitzarmenari atxikitzen zaizkion toki entitateen artean beren gain hartutako betebeharrak indarrean daudela ulertuko dela atxikimendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Aditzera ematea Bidankozeko Udalaren atxikimendua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuaren sarea ezartzeko 2010eko abenduaren 15eko esparru-hitzarmenari.

Bigarrena.–Esparru-hitzarmen horren hamargarren klausulan xedatzen denarekin bat, esku hartzen duten administrazioen eta esparru-hitzarmenari atxiki zaion toki entitatearen artean beren gain hartutako betebeharrak indarrean daudela ulertuko da atxikimendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bidankozen, 2014ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1410934