156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Metautengo Barrutiko Udaleko alkate udalburuak, 2014ko uztailaren 28ko ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Arrazoi pertsonalak direla-eta udal mugapetik kanpo ibiliko naizenez 2014ko uztailaren 30etik irailaren 1a arte.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak kontuan hartuta, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 b) artikuluan ematen zaidan legezko ahalmena erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa.–Ezarri berri denaren ondorioz, Alkatetza honek herriko lehen alkateorde Andrea Catala Anduezaren eskuetan utzi ditu bere eskudantzia guztiak, bere ordezkoa izan dadin uztailaren 30etik irailaren 1era bitarte. Egun horietan, udalerritik kanpo naizen bitartean, nire karguari dagozkion egitekoak beteko ditu.

Bigarrena.–Aurreko atalean xedatuak dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den. Halaber, eta eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da hartzaileak Alkatetzari ados ez dagoela adierazten ez badio dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Metautenen, 2014ko uztailaren 28an.–Alkatea, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L1410833