156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2014ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3. aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2014ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1410989