156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Bidasoa Gasolindegiak, S.L. Jarduera: erregaien lur azpiko biltegia. Tokia: Alkaiaga Industrialdea, Elutxa Kalea, 2.

Lesakan, 2014ko abuztuaren 1ean.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.

Iragarkiaren kodea: L1410942