156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planaren aldaketa puntuala

Leitzako Udalak, 2014ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planaren aldaketa puntuala, Hirigintzako Arauen 38., 52. eta 82. artikuluei eta Eraikuntzaren ordenantzaren 12. artikuluari dagokiena, Leitzako Udalak bultzatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1411072