156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa puntuala HAPOn, 5. poligonoko 431 eta 430. lurzatien eraikuntzako kalifikazioari dagokionez, Zaraputz alderdian. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2014ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, 5. poligonoko 431 eta 430. lurzatien eraikuntzako kalifikazioari dagokionez, Zaraputz alderdian, Áridos y Reciclados de Navarra, S.L.k sustaturik. Orobat erabaki du lizentziak ematea etetea determinazio berriek indarra duen hirigintza araudiaren aldaketa ekartzen duen eremuetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan ezartzen duen bezalaxe.

Foru lege horren 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2014ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1410915