156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko elkarteei diru-laguntzak emateko 2014ko deialdia.
Kultura, hezkuntza, festa eta euskara batzordea

Xedea: Deialdi honen xedea da Lizarrako elkarte eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:

1.1. Kultur jarduerak.

Diru-laguntzak emanen dira jarduera hauetarako: kultur jarduerak, soziokulturalak, heziketa, festa edo aisia arlokoak (ikastaroak, tailerrak, konferentziak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema saio formatiboak, bideoak...) eta helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek garatzen dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.

1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazio ezberdinetan erabil dezaten.

Bestalde, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan sortutako defizita gutxitzea.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.935 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik; eta 3.500 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik.

–Laguntzak eskatzeko epea: 2014ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

–Onuradunak: Deialdiaren xedeetan zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatuta daudenak.

–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2014ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1410847