156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

San Andres kaleko 10 zenbakiko udal lokalaren erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Ariako Udalak, 2014ko uztailaren hogeita zortzian egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen San Andres kaleko 10 zenbakiko udal lokalaren erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza, 1. poligonoko 1. lurzatian baitago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arian, 2014ko uztailaren 29an.–Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.

Iragarkiaren kodea: L1410812