156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkateordearen izendapena

Arantzako Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2014ko uztailaren 16an:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluak alkateordeak izendatzeko eta kargutik kentzeko ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Jaime Iturria Mitxelenak uko egin ondotik alkate eta zinegotzi karguari, honako hau ebatzi dut:

EBATZI DUT:

1. Mikel Leiza Etxeberria lehen alkateorde izendatzea.

2. Ebazpen hau jakinaraztea izendatuari eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ezertan ukatu gabe indarra hartuko duela ebazpen honen sinadura dataren biharamunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arantzan, 2014ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Ander Almandoz Indacoechea.

Iragarkiaren kodea: L1410849