153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 18koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aurreraeraginaren arloan, abeltzaintzaren merkaritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik, aurreraeraginaren arloan, Nafarroako abeltzaintzaren merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31001905011981), negoziazio batzordeak 2013ko uztailaren 4an sinatu eta erregistro honetan 2013ko uztailaren 9an sartu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko uztailaren 18an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO ABELTZAINTZAREN MERKATARITZAREN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN AURRERAERAGINERAKO AKORDIOA

Iruñean, 2013ko uztailaren 4an.

Alderdi guztiak hitzarmen kolektiboen aurreraeragina 2013ko uztailaren 8tik haratago eramateko akordioak lortzen ahalegintzeko dauden akordiak ikusirik.

Akordio horiek adostu zituzten, alde batetik Nafarroako Foru Komunitatean, UGT eta CCOO sindikatuek eta CEN elkarteak, 2012ko ekainaren 4an. Eta bestetik, estatuan, UGT eta CCOO sindikatuek eta CEOEk eta CEPYMEk 2013ko maiatzaren 23an, hitzarmen kolektiboen aurreraeragina erabakitzeko, Negoziazio Kolektiborako II. Akordioaren babesean.

Bildurik, alde batetik:

Javier Prados jauna (harakinen gremioa).

–Eta bestetik:

Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna (UGT).

José Antonio Vidal Canabal jauna (CCOO).

Nafarroako abeltzaintzaren merkataritzaren hitzarmen kolektiborako negoziazio batzordeko kide diren aldetik, akordio honetara iritsi dira:

ERABAKI DUTE:

Nafarroako abeltzaintzaren merkataritzaren gaur egungo hitzarmen kolektiboaren klausula guztien eduki arautzailea (2010-2011ko hitzarmen kolektiboa) eta eraginkortasun juridikoa 2013ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

–Horrela, hitzarmen kolektiboaren aurreraeraginak indarrean segituko du 2013ko abenduaren 31ra arte, bi alderdiak ados egonda.

Stua. Javier Prados jauna (harakinen gremioaren aldetik).

Stua. Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna (UGT sindikatuaren aldetik) Stua. José Antonio Vidal Canabal (CCOO sindikatuaren aldetik).

Iragarkiaren kodea: F1310650