153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartua, Kontuen Ganbera (Iruña, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.

Kontuen Ganbera izeneko higiezina (Iruña) monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1868ko urtarrilaren 16ko Errege Aginduaren bidez.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 59/2013 Ebazpenaren bidez, Kontuen Ganbera (Iruña) izeneko higiezinaren babes ingurunea behin-behinekoz mugatu zen, eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki.

Ebazpen hori 2013ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.

2013ko ekainaren 10ean, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko ekainaren 17an.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Kontuen Ganbera (Iruña, Nafarrroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.

2. Iruñeko Comptos Ganbera izeneko higiezinaren babes ingurunean honako hauek sartzen dira: 987. lurzatia, 1006., 1007. eta 1008. lurzatietako atzeko fatxadak eta patioak, 988. lurzatiko mehelina eta Campana kalera ematen duen fatxada, 986. lurzatiko mehelinak eta Ansoleaga kalera ematen duten fatxadak, 945., 947., 966. eta 971. lurzatietan Ansoleaga kalera ematen duten fatxadak, horiek guztiak Iruñeko 1. poligonokoak, eta Ansoleaga kalean lurzati horien artean dagoen eremua.

Monumentu honen inguruan, 987. lurzatian izan ezik –hantxe monumentua bera dago eta berariazko babesa du–, babes maila Iruñeko Alde Zaharreko B.B.B.P.B.ren determinazioetan ezarritakoa izanen da, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak maiatzaren 23ko 278/2001 Ebazpenaren bidez txostena emanda. Nolanahi ere, edozein esku-hartze egiteko, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 36.1 artikuluan adierazitako baimena beharko da, 36.3 artikuluan adierazitakoarekin bat.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1310606