87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

68/2012 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren gazteentzako instalazioen arloko zerbitzuen gutuna aldatzen duena.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Atalak propio prestatutako txostenean adierazi du Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak zerbitzuen gutunen kontzeptua, irismena eta edukia arautzen dituela, eta honela definitzen ditu: erabilera publikoko agiriak dira, eta haien bidez Nafarroako administrazio publikoek herritarrei jakinarazten diete zer zerbitzu ematen dituzten, eta jasotzen dituzte, halaber, zerbitzu horiek hobeki egiteko konpromisoak eta betetzen direla bermatzeko adierazleak.

Orobat, atal horrek adierazten du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 28ko 221/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zela institutu horren gazteentzako instalazioen arloko zerbitzuen gutuna eta, gutun hori abian jarri ondoren, komenigarritzat jo dela aldaketak egitea, adierazleetan batez ere, instalazioetako enplegatuek eta bezeroek hobeki uler ditzaten.

Azkenik, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Atalak prestatutako txostenean aipatzen da Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zerbitzuen gutuneko aldaketa, gazteentzako instalazioen arloan, onestea proposatzen zaiola Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legean ezarritakoa bete dadin.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 140/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zerbitzuen gutuneko aldaketa onestea, gazteentzako instalazioen arloan.

2. Zerbitzuen gutun hau Nafarroako Gazteriaren Institutuan, institutu horren gazteentzako zentroetan eta www.navarra.es web orrian eskuratzen ahalko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Zuzendaritza Kudeatzailetzari, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Atalari eta Gazteriaren Etxeen eta Azpiegituren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 24an.-Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Rodríguez Garayar.

Iragarkiaren kodea: F1206341