143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1439/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Deierriko udal mugapean (Nafarroa) “Lizarra-Urederra” eta “Allotz-Lizarra-Deierri” linea elektrikoak lotzeko 13,2 kV-eko linea elektrikorako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko deia egiten duena.

Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 1344/2012 Ebazpenaren bidez, Deierriko udal mugapean (Nafarroa) “Lizarra-Urederra” eta “Allotz-Lizarra-Deierri” linea elektrikoak lotzeko 13,2 kV-eko linea elektrikorako proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deierriko udal mugapean (Nafarroa) “Lizarra-Urederra” eta “Allotz-Lizarra-Deierri” linea elektrikoak lotzeko 13,2 kV-eko linea elektrikorako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Deierriko alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aitzineko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egiteko, Deierriko udaletxean, Aritzalan, 2012ko abuztuaren 23an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau eta eranskina Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Deierriko udaletxeko iragarki oholean, Aritzalan, argitaratzea.

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.–Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Jorge San Miguel Indurain.

ERANSKINA

“Lizarra-Urederra” eta “Allotz-Lizarra-Deierri” linea elektrikoen
lotura Deierriko udal mugapean (Nafarroa)

Aktak egiteko tokia: Deierriko Udala (Nafarroa).

Eguna: 2012ko abuztuaren 23a.

HITZORDUA

TITULARRAK (banan-banan
jakinarazpena egiteko zailtasuna/ezina)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

11:30

Félix Albéniz Garisoain jaunaren jaraunsleak

33

97

Deierri

12:00

Margarita Ayestarán Asurmendi andrearen jaraunsleak

33

96

Deierri

Iragarkiaren kodea: F1210064