143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

UHARTE

Arau-hausteen jakinarazpena

1) Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2) Salaketa jakinarazpen hau jaso ondoko hogei egun naturalen epean interesatuak %50 merkeago ordaindu ahalko du. Ordainketa eskudirutan egin daiteke Albienteen Zerbitzuko bulegoan, posta igorpen bidez edo 20540161640000018796 kontu zenbakian dirua sartuz, izena eta bi abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adieraziz. Beherapenarekin ordaintzeak berekin dakar prozeduraren amaiera berezko ebazpena eman beharrik gabe, isunaren finkotasuna administrazio bidean ordaintzen denetik eta alegazioei uko egitea; nolanahi ere, gora jotzeko helegitea egin daiteke hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua edo administrazioarekiko auzi-helegitea egin daiteke bi hilabeteko epean, Administrazioekiko Auzien Epaitegiari zuzendua. Dagokion helegitea jartzeko epea ordaintzen den egunaren biharamunean hasiko da.

3) Salaketa hau ez bada unean bertan jakinarazi, eskatzen zaio ibilgailuaren titularrari edo ohiko gidariari, hamabost egun baliodunen epean salaketa jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, arau-hauslea nor izan den identifikatzea; horretarako, Udaletxeko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan zehazturiko tokietakoren batean idazki bat aurkeztu beharko du, bertan arau hauslearen izena eta bi abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea jarrita. Jabea pertsona juridikoa (sozietateak) baldin bada, nolanahi ere arau-haustea egin duen gidaria identifikatu beharko du, horrela ez egitekotan sozietatea izanen baita zigortua: arau-hauste arinaren kasuan arau-hauste oso larriaren egile bezala, isunaren bikoitza ordaintzera behartuz; edo hirukoitza arau-hauste larria edo oso larriaren kasuan.

4) Nola nahi ere, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epea du interesatuak, alegazioak aurkeztu eta bere defentsarako bidezkotzat jotzen dituen frogak proposatzeko. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du Udaletxeko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietakoren batean.

5) Arau-hauste arinen, punturik kentzea ez dakarren arau-hauste larrien eta unean jakinarazten diren larrien eta oso larrien kasuan, salatutako pertsonak ez badu alegaziorik aurkezten, ezta hogei egun naturaleko epean beherapenarekin ordaintzen ere, salaketa honek zehatzeko prozeduraren ebazpen-egintzaren eragina du. horrek berekin dakar ez dela emango zehapen-ebazpenik, eta zehapena gauzatuko dela bere zenbatekoan beherapena egin gabe jakinarazpen hau jaso den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea: a) berraztertzeko helegitea egintzaren egile den organoan hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita; b) Administrazioarekiko auzi-helegitea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita; c) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian zehapen hau jakinarazten den egunaren hurrengo hilabetearen barnean.

Uharten, 2012ko uztailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

eranskina

Espediente: MULTRAF/2012/35. Jabea-matrikula: Angel Astiz Igoa (2753-DZN). Lekua: Portal 4. Data: 2012/01/25. Ordua: 14:52. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 38.3. ZEO: 91.2M5. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/248. Jabea-matrikula: Francisco Manuel Hermida Martin (2632-DNZ). Lekua: Pa-30-Uharteko Sarb. Biribilg. Data: 2012/04/19. Ordua: 7:10. Kopurua: 200,00 euro. Galtzen diren puntuak: 4. BSL: 21.2.C. ZEO: 57.1. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/255. Jabea-matrikula: Mikel Iriarte Garcia (NA-2248-W). Lekua: Oihana-13. Data: 2012/05/24. Ordua: 8:15. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.E.
ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/261. Jabea-matrikula: Quirmax Navarra, S.L. (5289-GCJ). Lekua: CC Itaroa. Data: 2012/05/16. Ordua: 17:20. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2C. ZEO: 94.2C. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/270. Jabea-matrikula: Irantzu Onco Santesteban (9732-CYW). Lekua: CC Itaroa. Data: 2012/05/16. Ordua: 17:15. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2C. ZEO: 94.2C. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/276. Jabea-matrikula: Difusion Publicidad y Marketing SL (3515-FLY). Lekua: CC Itaroa. Data: 2012/05/25. Ordua: 11:53. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2C. ZEO: 94.2C. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/288. Jabea-matrikula: Jose Garcia Corcoles (3590-GSS). Lekua: Ollokilanda Industrialdea-. Data: 2012/05/17. Ordua: 3:30. Kopurua: 80,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 53.1. ZEO: 154. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/318. Jabea-matrikula: Pedro Maria Echeverria Olagüe (NA-4277-AM). Lekua: Plaza El Ferial-12. Data: 2012/06/09. Ordua: 11:35. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 38.3. ZEO: 91.2M. ORD: -.

Espediente: MULTRAF/2012/323. Jabea-matrikula: Blanca Fernandez Eslava (6370-BHY). Lekua: Zubiarte-20. Data: 2012/06/14. Ordua: 14:45. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2. ZEO: 91.2. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1210442