143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateburutza delegatzea

2012ko uztailaren 2an, Iruñerriko mankomunitateburuak 313/2012 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, mankomunitateburuak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai horren edozein kiderengan.

301/2012 ebazpenaren bidez Francisco Pérez Arregui jaunarengan delegatu ziren mankomunitateburuari dagozkion atribuzioak.

Ordea, Francisco Pérez Arregui jaunak uko egin dio Ultzamako zinegotzi izateari, eta 2012ko uztailaren 2an Toki Administrazioko zuzendari nagusi izendatuta, Mankomunitatearen Batzar Nagusiko kidearen izaera galdu egin du.

Hartara, ebatzi dut:

1. Delegatzea Mankomunitatearen Gobernu Batzorde Iraunkorreko kide Juan José Echeverría Iriarte jaunarengan mankomunitateburuari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horrek uztailaren 3tik uztailaren 15era izanen du eragina, biak barne.

3. Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko uztailaren 2an.–Mankomunitateburua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1210365