143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateburutza delegatzea

2012ko ekainaren 27an, Iruñerriko mankomunitateburuak 301/2012 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, mankomunitateburuak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai horren edozein kiderengan.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateburua ez da egonen 2012ko ekainaren 29tik 2012ko uztailaren 15era, eta, beraz:

Ebatzi dut:

1. Delegatzea mankomunitateburuorde Francisco Pérez Arregui jaunarengan mankomunitateburuari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horrek 2012ko ekainaren 29tik 2012ko uztailaren 15era izanen du eragina, bi egun horiek barne.

3. Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko ekainaren 27an.–Mankomunitateburua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1210364