143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun azterlana, Haur Eskola eraikitzeko UC-12 unitatean

Atarrabiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko ekainaren 5ean egin bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

“Lehena.–Hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektua, lerrokadurak eta sestrak birdefinitzeko, haur eskola bat eraiki ahal izateko Atarrabiako 1. poligonoko 407. lurzatian, UC-12 unitatean baitago, R. R. Unión Cristiana de San Chaumond-ek eskatu eta aurkezturik, Arpe Arquitectos-ek prestaturik; orobat, Udalaren arkitekto aholkulariak emandako txostena onestea.

Bigarrena.–Ukituei erabakiaren berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Erabakia hemengo prentsan argitaratuko da.”

Atarrabian, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Pedro Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1210433