143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, “La Cometa” udal ludoketaren antolaketa
eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2012ko uztailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren “La Cometa” ludotekaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamenduko aldaketa.

Honen bidez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamenduko aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2012ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1210363