143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Kuadrilla gelatako lokalak arautzen dituen ordenantzan

Tuterako Udalak, 2012ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi zuen betearaztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2012ko martxoaren 8ko 186/2012 epaia, Tuterako kuadrilla gelatako lokalak arautzen dituen ordenantzari buruzkoa.

Epaian xedatutakoa betez, erabaki zen ordenantza aldatzea, 7. eta 8. artikuluei testu berria emanez.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2012ko 117.ean, ekainaren 19an) iragarkia argitaratu zen; han aldaketaren berri ematen zen, eta aipatutako artikuluen testu berria adierazten zen, jendaurrean jarri gabe.

Honen bidez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1210362