143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun azterlana, U.I. 9 unitatean, 6. eremuan,
Lucio Bordonaba Bordonaba kaleko 1 eta 29 bitarteko
zenbaki bakoitietan (biak barne)

Udalak, 2012ko uztailaren 5eko osoko bilkura arruntean, Lurraldearen Antolamenduaren Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, lerrokadurak zehazteko 9. unitate integratuan, 6. eremuan; Lucio Bordonaba Bordonaba kalean dauden lurzatiek eratzen duen etxe-saila da, 1 eta 29 bitarteko zenbaki bakoitiak, biak barne, honako kale hauen artean: Lucio Bordonaba Bordonaba kalera ematen duen fatxada, Hermanos Segura Golmayo kalearekiko eta Felipe Gaitán de Ayala kalearekiko alboko fatxada eta Luis Moracho kalera ematen duen atzeko fatxada; Moya Arquitectos taldeak prestatu zuen proiektua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2011ko abenduaren 5ean ikus-onetsi zuen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2012ko uztailaren 6an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1210359