143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkatetza ordeztea

Pitillasko Udaleko alkate udalburuak, 2012ko uztailaren 5ean, honako ebazpen hau eman zuen:

“Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo dagoenean, eta ahalmenak bertze baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.

Hurrengo egunetan herritik kanpo egonen naizenez eta aplikatu beharreko araudiak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Ongay Azcoiti lehen alkateordea nire ordez ari dadila Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietan, aurtengo uztailaren 11tik 31ra bitarte, biak barne.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.

Pitillasen, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1210306