143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2012ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2. eta 3. aldaketak Udalaren 2012ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Orkoienen, 2012ko ekainaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1210386