143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

27. ordenantzaren aplikazioaren etena onetsirik. Araudia, grafitiak egiteko gunea erabiltzeko, DBR Crew taldearen eta Noain Elortzibarko Udalaren arteko Grafitiak 2012an
hitzarmenak indarra duen bitartean

Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen 27. ordenantzaren aplikazioa etetea: Araudia, grafitiak egiteko gunea erabiltzeko, DBR Crew taldearen eta Noain Elortzibarko Udalaren arteko Grafitiak 2012an hitzarmenak indarra duen bitartean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1210354