143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2012ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, 2012ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espediente bat onetsi zuen, Udalaren 2012ko aurrekontua betearazteko oinarrien 12. oinarrian ezarritakoaren arabera.

1.–Diru-sarreren bidez kreditua handitzea, 1.201,54 euro, Transferentzia arruntak izeneko gastuen 4. kapituluko kontu-sail batean, Transferentzia arruntak izeneko diru-sarreren 4. kapituluko kontu-sail bateko 1.201,54 eurorekin finantzatua.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1210350