143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana, Dorre Elortzibarko U.E.3.4 exekuzio unitateko 460. lurzatitik 463.era bitartekoetan, Estudio de Valle-Granell S.C.P.k sustaturik Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2012ko uztailaren 4ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Dorre Elortzibarko U.E.3.4 exekuzio unitateko 460. lurzatitik 463.era bitartekoetan, Estudio de Valle-Granell S.C.P.k sustaturik.

2. Agintzea iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Ebazpen honen berri interesdunari, Dorre Elortzibarko Kontzejuari eta Osoko Bilkurari ematea, egiten den lehen bilkuran.

Noain Elortzibarren, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1210296