143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Gorka Diaz Lopez. Jarduera: latxa ardiendako artegia eta gaztategia eraikitzea. Tokia: 529 eta 528 B lurzatiak, Azkarrandia alderdian (Lezaun).

Lezaunen, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Ana Goreti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1210344