143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa, 2012ko plantilla organikoan

Uharteko Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen honako akats material hauek zuzentzea Uharteko Udalaren eta haren erakunde autonomo Musika Patronatuaren eta Kirol Patronatuaren plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan, 2012ko ekitaldikoan, 2012ko otsailaren 29an onetsi baitzen hasiera batean eta behin betiko 2012ko maiatzaren 11n argitaratu baitzen (89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

–10/06 eta 10/07 lanpostuetan: sarbidea O.L. izan behar da (oposizio-lehiaketa) eta ez O.L.M. (oposizio-lehiaketa murriztua).

–10/05 eta 10/06 lanpostuetan: Araubide juridikoa LK izan behar da (lan-kontratuduna) eta ez F (funtzionarioa).

Uharten, 2012ko uztailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1210432