143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udalaren ludoteka zerbitzuaren eta hiri kanpalekuen tasak onetsita

Uharteko Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, ludoteka zerbitzuaren eta hiri kanpalekuen tasak onetsi zituen 2012/2013 aldirako; hauek izanen dira:

–7.500 eurora bitarteko per capita errenten kuota: 30 euro/urtea.

–7.500 eurotik 15.000 eurora bitarteko per capita errenten kuota: 47 euro/urtea.

–15.000 eurotik goitiko per capita errenten kuota: 60 euro/urtea.

–Erroldatu gabeendako: 90,75 euro/urtea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Uharten, 2012ko uztailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1210431