143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

149E/2012 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko aukera berdintasuna sustatzen duten inbertsioetarako diru-laguntzaren 2012ko deialdiaren epea ixten duena.

Gaur egungo inguruabar ekonomikoak direla-eta, hobe da Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eremuan indarra duten laguntzak berrikustea, inguruabar horiei egokitzeko eta, behar izanez gero, bidezko aldaketak egiteko.

Berrikuste hori egin bitartean eta, zein den kasua, oinarri arautzaileak egungo inguruabarrei eta enpresen beharrei egokitzen diren bitartean, beharrezkoa da interesdunek laguntza deialdietara eskaerak aurkezteko ezarritako epea ixtea.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Laneko aukera berdintasuna sustatzen duten inbertsioetarako 2012ko diru-laguntza eskatzeko epea ixtea.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2012ko uztailaren 16an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1210561