143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena

2012ko uztailaren 2an, Alkatetza honek ondoren ageri den ebazpena (2012/72) onetsi zuen:

Toki entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak izendatutako ordenari jarraikiz, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2012ko uztailaren 16tik 22ra arte, bi egunak barne, herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2012ko uztailaren 16tik 22ra arte, bi egunak barne, Etxarri Aranaztik kanpo nagoen egunetan, Eneka Maiz Ulaiar zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Eneka Maiz Ulaiarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arrruntean, Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2012ko uztailaren 2an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1210370