143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

HAPOko UPP 21-4 unitateko aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2012ko ekainaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen HAPOko UPP 21-4 unitateko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa, Carlos VII.a kaleko 26 zenbakiari dagokiona”, Supermercados Sabeco, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1210338