143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2012ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntual bat, Mercedarias auzoberriko 1. zenbakiko jabekideen elkarteak sustatua, A.C.2ko hirigintzako araudi partikularra aldatzeko, katastroko 2. poligonoko 558. lurzatian dagoen eraikinaren eremurako, eraikinaren kanpoko lerrokadurak aldatuz eta handituz, igogailua paratzeko.

Hori dela eta, A.C.2ko hirigintzako araudi partikularreko C.2 “Arkitektura diseinua” atalean, ondoko puntua gehitzen da:

“Udal Planeko aldaketa honek ukitzen duen eraikinaren kasuan, etxebizitzen irisgarritasun baldintzak igogailua paratuz hobetzearren, hura paratzeko espazio aurreikusirik ez duenez gero, komunikazio guneko elementu komunekin bakarrik ahalko da gainditu egungo lerrokadura. Lerrokadura hori gehienez ere 20 cm gainditzen ahalko da beheko solairuan. Goiko solairuetan, gehieneko lerrokadurak bat eginen du definitu den horrekin. Kasu horretan, ondoko lokalen pasabideak aldatuko dira, espaloiaren gutxieneko pasaguneak egungoa bera izaten jarraitzeko”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2012ko ekainaren 21ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1210430