143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Buñuelgo Udalak, 2012ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herrilurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herrilarreen aprobetxamenduen esleipena eska dezaten (2013-2020). Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da.

Buñuelen, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1210307