143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Erabakia, kontribuzio berezien likidazioa onesteko, Barasoaingo kaleak zolatzeko eta sareak berritzeko obretarako (2. fasea)

Barasoaingo Udalak, 2012ko ekainaren 20an egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, kontribuzio berezien likidazioa onesteko erabakia hartu du, Barasoaingo kaleak zolatzeko eta sareak berritzeko obretarako (2. fasea).

Banku-helbideratzearen bidez ordainduko da, Udalak horren berri izanda, agiriarekin edo Udalaren kontu zenbakietan ordainduta, 2012ko uztailaren 31 arte.

Ordainketa atzeratzen ahalko da, dagozkion interesekin, baldin eta Udalari uztailaren 31 baino lehen eskatzen bazaio, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeak zehazten duen gisan.

Borondatez ordaintzeko epea bukatutakoan, premiamendu bidez ordainaraziko da, berandutze interesekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeak zehazten duen gisan.

Barasoainen, 2012ko uztailaren 3an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1210312