143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

S.15 sektoreko egiturazko determinazioen aldaketa.
Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2012ko uztailaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen herriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako S.15 sektoreko (industrialdea) egiturazko determinazioen aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espediente hori Arguedasko Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, jendea hartzeko egun eta ordu baliodunetan, eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahal dira.

Arguedasen, 2012ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1210330