143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeda izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeda izateko 2 lanpostu, horietako bat euskararen 2. jakite-mailarekin, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak probak puntuazio handienekin gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu zuen. Deialdia 2011ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an.

Jakiteko asmoz hautapen prozesua gainditu dutenen artetik zeinek zuten aukera euskararen beharkizuna duen postua betetzeko (eta, hala, izendapen proposameneko izena zehazteko, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren bidez), dokumentuak aurkezteko epea ireki zen, eta euskara mailari buruzko bidezko probak egin ziren, baina izangaietako bakar batek ere ez zuen beharkizuna bete.

Hortaz, izendapen proposamena Rosa María Aranguren Ruiz andrearen alde egin zen, eta euskararen 2. jakite-maila izatea eskatzen zuen lanpostua hutsik gelditu zen.

Deialdiaren 7.2. oinarrian xedatutakoarekin bat, proposatutako izangaiak logopeda gisa izendatzeko eskatutako betebeharrak egiaztatzeko agiriak aurkeztu zituen ezarri zitzaion epean. Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ordea, egiaztatu da ez duela betetzen 2.1.1c) oinarrian ezarritako betebeharra, hots, logopediako diplomadun titulua edo balio bereko beste bat edukitzea.

Aurreko guztia kontuan harturik, bidezko da hasierako izendapena osatzea Patricia Elena Piqueras González andrea sartuz, probak gainditu dituzten izangaien zerrendan bera baita lehenago proposatutako izangaiaren hurrengoa.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu den izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Iruñean, 2012ko uztailaren 3an.–Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1210143