143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen eskuordetza

Aranoko Udaleko alkate andereak, 2012ko uztailaren 5ean, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren uztailaren 9tik 16ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoa arautzen dituen Erreglamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

Erabaki dut:

1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak Jose Antonio Ruiz Miner alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Aranon, 2012ko uztailaren 5ean-Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1210295