143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Arangurengo UC5 AR unitateko urbanizazio proiektua.
Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arangurengo 11. poligonoko 14. eta 69. lurzatien xehetasun azterlana, Eduardo Esquiroz Barrenak UC5 AR unitatean sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1210322